'Aldatu sistema ez klima' bizikleta martxa antolatu du Izterpeko Matxinada taldeak

Ttipi-Ttapa 2020ko irailaren 22a

Irailaren 25ean klimaren aldeko ekintza egun globala ospatzen da. Egun hori aprobetxatuz Izterpeko Matxinadak hilero antolatzen duen bizikleta ibilaldiak aldarrikapenarekin bat eginen du. Hitzordua Elizondoko plazan izanen da, 19:30ean eta aitzineko aldietan bezala Elizondo eta Elbete artean eginen dute itzulia.

Bizikletak hartu eta hileroko ibilaldia eginen dute Elizondotik abiatuta Izterpeko Matxinada taldekoek. Egungo sistema sozioekonomikoak eta kapitalismoak aldiro hazi behar horretan lurra errausten ari direla azpimarratu dute Izterpeko Matxinadatik. Klimaren beroketa gelditzeko, sistema ekonomikoa aldatzea eta balio kultural berriak bultzatzea garrantzitsua dela diote. Ekintza hauen bitartez «justizia klimatikoa» aldarrikatu nahi dute. Horregatik gonbidatu nahi dituzte baztandar guztiak hilaren 25eko bizikleta ibilaldira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun