Baztango txorien eraztuntze jardunaldia eginen dute Lekarozen irailaren 26an

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 22a, 12:00
Txorien eraztuntze jardunaldia 09:00etan hasiko da.Argazkia: EITB.

Lekarozko Aspaceren aterpetxean dute hitzordua, 09:00etatik aitzinera. Jardunaldia doakoa izanen da eta interesa duen edonor joan ahal izanen da.

Baztango ehiza eta arrantza elkarteak Baztango txorien eraztuntze jardunaldia antolatu du. Heldu den larunbatean, irailaren 26an, dute hitzordua Lekarozko Aspaceren aterpetxean. 09:00etatik aitzinera bertan bilduko dira. Jardunaldia doakoa izanen da, interesa duen edonor joan ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun