Bakoitzaren neurrira egindako ikastaro desberdinak prestatu dituzte. Parte-hartzaileek gaita eta atabala jotzen, brioche opilak egiten, eskulanetan trebatzen, elikadura osasuntsu, jasangarri eta arduratsua izateko etiketak irakurtzen eta menu egokiak eta orekatuak antolatzen, bizikleta moldatzen, artistak ezagutu eta artelanak sortzen, euskal jantzi tradizionala diseinatzen eta josten ikasteko aukera izanen dute.
Matrikula-arauak
Ikastaro osorako ordainketa bakarra izanen da (materialaren kostua kanpo) eta transferentzia bidez egin beharko da. Ondotik, ziurtagiria bidali beharko da (72 orduko epean). Matrikula egiterakoan ordaindutako dirua ez da itzuliko, gutieneko parte-hartzaile kopurua bildu ez denean eta ikastaroa anotlatzen ez denean salbu.
Bertzalde, ikastaroetan parte hartzen dutenek Covid-19az kutsatzeko arriskurik ez sortzeko agintariek eta Baztango Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak hartu beharko dituzte.