Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaz ikastaroa astelehenetik ortziralera Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 12a, 13:00
Saioak 08:30etatik 15:00etara izanen dira.

Nafar Lansarek antolatuta, mendekotasuna duten pertsonen zaintzari buruzko ikastaroa izanen dute heldu den astean Lekarozen. Irailaren 14tik 18ra, astelehenetik ortziralera, izanen dira saioak.

Bertaratzen direnek eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueren zainketari, mugimendu eta jarduera fisikoari, lehen sorospen eta disfagiari, transmititzen ahal diren eritasunei eta komunikazioari eta arreta psikologikoari buruzko oinarrizko kontuak ikasteko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun