Izpegiko maldan Arizkungo txirrindulari bat zauritua auto batekin izandako istripuan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 9a, 12:00

Ezbeharra atzo gertatu zen, Erratzutik Izpegi aldera doan NA-2600 errepidean, 7. kilometroan. Foruzaingoak jakitera eman duenez, kolpearen ondorioz Arizkungo txirrindulariak hainbat zauri zituen eta berehala anbulantzian eraman zuten Iruñera, Nafarroako Ospitalgunera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun