Xabier Ibargarai erratzuarrak eta Necol frantziarrak irabazi dute udako pala txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 7a, 18:00

Ibargarai eta Necol txapeldunak eta Gordon eta Gaubeka txapeldunordeak, larunbateko finalaren ondotik.

Gordon eta Gaubeka menperatu zituzten larunbateko finalean, Akitaniako Saint Geour de Marenme herrian

 

Xabier Ibargarai erratzuarrak eta Dan Necol frantziarrak irabazi dute udako Pala Tour 2020 txapelketa. Irailaren 5ean Frantziako Akitaniako Saint Geour de Marenme herriko pilotalekuan jokatutako finalean, menpean hartu zituzten Gordon eta Gaubeka, lau jokotan.

Lehenbiziko jokoa Ibargaraik eta Necolek irabazi zuten (7-10). Bigarren jokoa tanto bakarrarengatik galdu zuten (10-9), baina azkeneko bietan nagusitasunez gailendu ziren urdinak (5-10 eta 4-10), profesionalen arteko udako pala txapelketa irabaziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun