Baztandarrik xaharrenak, Amaiurko Candida Jauregi Magirenak, 105 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 4a, 19:00
105 urterekin, Candida Jauregi Magirena da baztandarrik xaharrena. Amaiurko Salaberriko Bordan sortua (1915eko irailaren 3an), Joxe Indarekin ezkondu zenetik Arginenean bizi da. Lau seme-alaba ditu, 9 biloba eta 4 birbiloba. Duen adinerako, «osasunez ongi dago» Candida eta egunero kantu xaharrak kantari ibiltzen omen da. Irailaren 3an, 105 urteak ospatzeko, familiako batzuekin bildu zen eta «ahal delarik» denekin otordu bat egitea gustatuko litzaioke. Zorionak eta aunitz urtez!         Argazkia: Ondikol

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun