Baztan Abentura Parkea handitzeko proiektua kuartelka aurkeztuko dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 3a, 17:00

Baztango Batzar Nagusiak urrian eginen duen bilkuran hartuko du Baztan Abentura Parkea haunditzeko proiektuaren inguruko erabakia. Horren aitzinetik, kuartelka proiektua aurkeztuko dute. Elizondon ortzirale honetan bilduko dira, Basaburuko bilkura Anizen irailaren 8an eginen dute, Erberekoek irailaren 10ean Iruritan eta Baztangoizakoek irailaren 18an Amaiurren.

Bilkurak kuartelka:

  • Elizondo: irailaren 4an, 20:00etan, Elizondoko Iriarte pilotalekuan.
  • Basaburua: irailaren 8an, 20:00etan, Anizko elkartean.
  • Erberea: irailaren 10ean, 20:00etan, Iruritako gizarte bilgunean.
  • Baztangoiza: irailaren 18an, 20:00etan, Amaiurko elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun