Baztan Abentura Parkearen proiektuaren bigarren fasea aurkezteko bilera eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 1a, 13:00

Elizondoko herriak bilera informatiboa deitu du aste honetan. Ortziralean, irailak 4, eginen dute, 20:00etan Iriarte pilotalekuan. Elizondoko alkateak eta kargodunek ohar bidez jakinarazi dutenez, bileran Baztan Abentura Parkearen proiektuaren bigarren fasea izanen dute hizpide. Horrekin batera, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko aukera izanen da.

Segurtasun neurriak bermatuko dituztela erran dute eta horren harira, maskara janztea nahitaezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun