Abenduan eta maiatz aldean arrainek erruten dutenez, lanak gibelatu direla adierazi du Baztango Udalak ohar bidez. Egindako lanen artean, biderat eroritako lurra kendu dute eta horrekin batera, harri-lubetaren zimentazioa egiteko indusketak, harri-lubeta, zolaberritzea, drainatzeak, kunetak eta abar egin dituzte. Guztira 110.607,85 euroko inbertsioa izan da.