Dirulaguntzak 2019ko abuztuaren 16tik 2020ko abuztuaren 15era bitarten egindako kirol jarduerak sortutako gastuen zati bat ordaintzeko izanen dira. Aisialdiko kirol jardueretara bideratutako laguntzak izanen dira, irabazi asmorik gabekoak direnak, eta ez dira deialdian sartuko ehiza, arrantza, motoziklismo eta automobilismo modalitateak, ezta apusturen bat tartean duten kirol hitzorduak ere.
Dirulaguntza onartu eta justifikatutako gastuaren %90ekoa izanen da gehienez. Eskaerak eta agiriak Baztango Udaletxeko Erregistroan aurkeztuko beharko dira irailaren 20a baino lehen.