Baztango zerrategi batean langile batek bi hatz galdu ditu lan istripu batean

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 25a, 20:15
Anbulantzia medikalizatu baten artxiboko irudia

42 urteko gizon batek esku bateko bi hatz moztu zituen atzo zerrategi batean izandako lan istripuan. Ageri denez, osasun zentrotik SOS Larrialdietara deitu zuten gaztigatuz zauritu bat zutela han auto partikular batean eramana eta, anbulantzia bat bidaltzeko. Azkenean helikoptero medikalizatua igorri zuten, hatz anputatuak hartu eta berriz inplantatzeko esperantzarekin. Ospitalean aztertu zuten posible ote zen hatzak berriz inplantatzea eta, aukeran, ebakuntza hori Nafarroako Ospitalgunean egiterik ote zegoen, edo, bertzenaz, Nafarroatik kanpora eraman behar ote zen gisa horretako kirurgietan espezialitatua dagoen bertze ospitale batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun