Ana Mari Marin arras ezaguna zen Baztango paisaietan oinarrituz egiten zituen pintura koloretsuengatik, eta bere baztandar izaeraz harro sentitzen zen. Artista emankorra, hainbat erakusketa egin izan ditu, Iruñean eta Donostian batez ere. Adiskidetasun estua izan zuen garai bateko bertze hainbat artista ezagun eta ospetsurekin, hala nola Jorge Oteizarekin eta Menchu Gal margolari irundarrarekin.
Marinek 87 urte bete zituen abuztuaren 13an. Margolari ezaguna izateaz gain, Baztandarren Biltzarraren sorreran parte-hartu zuen, baita Elizondoko Museo Etnografikoan edota Elizondoko Koralean ere. 1966tik 1974ra Baztango zinegotzi izan zen eta Elizondoko alkate hiru biurtekotan.