Baztan Kirol Elkarteak Realean eta Osasunan ari diren jokalariekiko duen harrotasuna ageriko egin du

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 21a, 16:00

Baztan Kirol Elkarteak bere harrobitik Osasuna eta Reala bezalako taldeera joandako jokalariak «arrakasta» dutela ikusteak taldeari sortzen dion harrotasuna gogorarazi nahi izan die zaleei.

Realeko lehen mailan debuta egin duen Jon Pacheco Dozagarat, Osasuna B taldean ariko den Elur Meoki Martinez, Mutilvera taldean 2.B mailako Javier Urrutia Karrikaburu, Osasuna Bn dabilen Uxoa Bertiz Ayuso, Parquesol taldeko Alaitz Nuñez Goñi, Real Cko Jon Karrikaburu Jaimerena, gazteen mailako Reala B Eason ariko den Ohian Obregozo Martirena eta Osasuna C taldera joanen diren Izaro Urrutia Iturralde eta Berta Munguiro Eseverri aipatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun