Joan den ekainean egin zuten lehenbizikoz bizikleta ibilaldia eta geroztik, egunerokoan bizikletan mugitzearen aldeko kontzientzia sortzeko hainbat herritarrek parte hartu dute ibilaldi hauetan. «Horretarako espresuki egindako soinu-orgaren laguntzarekin, lagun-giro ederrean egiten da, ordu bateko itzuli ezti-eztian», adierazi dute.
Hurrengo hitzordua irailaren 25ean izanen da, «klimaren aldeko ekintza-egun globalarekin bat eginez». Horren harira, «irailekoak aldarrikapena gehigarria» izanen duela nabarmendu dute: «klimaren beroketaz eta aldaketaz herritarrak ohartaraztea eta, hori ahalik eta ttipiena izan dadin erroko aldaketa ekonomiko, politiko eta kulturak eskatzea».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!