Ziga kantuz girotzeko hitzordu ederra izan dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abuztuaren 18a

Baztan Kantuz egitasmoak Zigan izan zuen geldialdia igandean, abuztuaren 16an. Kantuzaleak, plazatik abiatuta, herrian barna ibili ziren, karrikak girotuz. Bizi dugun egoera tarteko, segurtasun neurriak bete zituzten: elkarrenganako distantziak errespetatu eta maskararen erabili zuten parte-hartzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun