Bertze urte batez, kultur jarduerak antolatzeko dirulaguntzak banatuko ditu Baztango Udalak. Ondoko ezaugarri hauek hartuko ditu kontuan laguntzak ematerakoan: euskararen erabilera laguntzen diotenak izatea; ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak edo formakuntzak; erakusketak edo bertzelako sormen lanak; artistikoak (antzezlanak, bideo emanaldiak, kontzertuak...) edo antzeko izaera duten bertze batzuk. Herritar guziendako irekiak izan beharko dute eta horrekin batera, eskaera egiten duenak irabazi asmorik gabeko elkartea izan beharko du.
Eskabideak, behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:00etara, edo telematikoki Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez edo edozein erregistro ofizialetan. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 13ra arte izanen da irekia, egun hori barne.