Musika sinestesikoaren kontzertua ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 18a, 14:00
Emanaldian, Miren Karmele Gomez elizondoarrak sinestesikoa izateak nola eragin dion azalduko du.

Kontzertuan Miren Karmele Gomez dibulgatzaile zientifikoak eta sinestesikoak zentzumen-fenomeno hori zer den erakutsiko du eta pertsona sinestesikoa izateak nola eragin dion. Gisa berean, Alicia Torrea piano-jotzaileak, musikagile sinestesikoen obrak interpretatuko ditu.

Emanaldia ortziralean, abuztuaren 21ean, 19:30ean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean izanen da. Sarrera dohainik izanen da baina edukiera murriztua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun