25 laguneko taldean denetariko parte-hartzaileak izan dituztela adierazi dute antolatzaileek: diseinatzaile grafikoak, soziologoak, psikologoak, zinemagileak, tenikariak, aktoreak... «Aberasgarria» izan dela azaldu dute, baita «Oliverren hurbiltasun izugarria» nabarmendu ere. Lekarozko campuseko Meliton Estudioen instalazioetan ez ezik, bertzeak bertze, Zugarramurdiko lezeetan, Xorroxingo ur-jauzian edo Gorramendi mendian ibili dira. Bide batez, Baztango Udalaren, Bertan Baztango merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkartearen eta baztandarren kolaborazioa eskertu nahi izan dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!