Arraioztik Amaiurrera presoen aldeko mendi martxa eginen dute Baztanen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko abu. 17a, 09:30

Sare euskal presoen eskubideen aldeko herri plataformak abian duen Izan Bidea dinamikarekin bat eginez, ortzirale honetatik igandera bitarte Amaiur, Erratzu, Elizondo eta Arraioz lotuko dituen ibilaldia antolatu dute Baztan Martxan izenburupean.

Izan Bidea erronka batean oinarritzen da; 3.127.326 km egitea, Euskal Herriak duen biztanle-kopurua. Saretik adierazi izan dutenez, «hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede batekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea». Baztanen ekimen horren bat eginez, Baztan Martxan mendi zeharkaldia antolatu dute abuztuaren 21etik 23ra.

Ortziralean, abuztuak 21, Amaiurren egina dute hitzordua. 17:00etan abiatuta Erratzura joanen dira eta han afari herrikoia eta preso ohiekin solasaldia antolatu dituzte. Biharamunean, abuztuak 22, 10:00etan Erratzutik Elizondora abiatuko dira. Bidean bazkaltzeko geldituko dira eta Elizondon, arratsaldean, kontzertu akustikoa eta afari herrikoa izanen dituzte. Igandean ere 10:00etan aterako dira eta eguerdian Arraiozera ailegatzea aurreikusia dute. Hitzordua borobiltzeko, han luntxa eta ekitaldia izanen dituzte.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun