Baztan kantuz abuztuaren 16an izanen dute Zigan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 13a, 12:00

Elizondon otsailean egin zuten Baztan Kantuz. Igande honetan Zigan dute hitzordua.

Igande eguerdian Urgain jatetxearen atarian bilduko dira, maskararekin eta segurtasun distantzia mantenduz

2020. urtean abiatu da Baztan kantuz ekimena. Ilbeltzean Amaiurren eta otsailean Elizondon izan zituzten hitzorduak, baina koronabirusak eragindako osasun larrialdialdiaren ondorioz, gelditu behar izan zen. Uztailean izan zuten hirugarren hitzordua Oronozen eta abuztuan izanen dute laugarrena Zigan. Zehazki abuztuaren 16an, igandean 12:00etan geldituko dira Zigako plazan abeslari eta musikariak. Hori bai, osasun-neurri zorrotzak bete beharko dira eta abeslari nahiz musikariek maskarak erabili beharko dituzte derrigorrean eta elkarrenganako distantzia mantendu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!