Irailaren 1ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean ordenantza berriaren proposamena argitaratzen delarik, hilabeteko epea izanen da –lan egunak bakarrik kontuan hartuz, betiere- alegazioak aurkezteko. Hortaz, kuarteletan egiten ari diren aurkezpenek herritarrak ordurako jakinaren gainean edukitzea dute helburu, eta astiarekin proposamen berria aztertzeko aukera ematea ere bai.
Bizkitartean udaleko webgunean ordenantza herritarren eskura dago.