Zigako San Lorentzo besten seinalea balkoietan sumatzea nahi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 6a, 09:00
Zapiak eta blusak balkoietan zintzilikatzeko deia egin dute.

Blusak eta zapiak zintzilikatzeko deia egin dute.

Zigako San Lorentzo bestak ondoko egunetan ospatzekoak izanen ziren, baina osasun egoerak horrela behartuta, aurtengoak bertan behera geratu dira. Halere, herritarrei etxeetako balkoiak apaintzeko gonbidapena luzatu zaie: blusak eta zapiak atera eta zintzilikatzera! Besta seinalea gutienez balkoietan suma dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun