Trapu Zaharrak taldearen ‘Turistreatzen’ antzezlana abuztuaren 1ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 30a, 09:00
'Turistreatzen' umorezko antzezlana taularatuko du Trapu Zaharrak taldeak larunbatean Elizondon.

Larunbatean 20:00etan hasiko da Braulio Iriarte frontoian

Trapu Zaharrak antzerki taldearen ‘Turistreatzen’ antzezlana ikusgai izanen da abuztuaren 1ean, larunbatean 20:00etan Elizondoko Braulio Iriarte frontoian. 2020ko Arte eta Kultura egitarauaren barrenean eskainiko den emanaldiak edukiera murriztua edukiko du eta segurtasun neurri guztiak betetzea eskatuko zaie ikusleei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun