Euskara ikasteko diru laguntzak emanen ditu aurten ere Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 30a, 07:00
Baztango AEKko Suinki euskaltegikoak, ikasturte akabailako topaketa batean.

Burututako euskara ikastaroen truke emanen ditu eta 8.000 euroko aurrekontua erabiliko du horretarako

Euskara ikasteko dirulaguntzak banatuko ditu aurten ere Baztango Udalak. 2019-2020 ikasturtean euskaltegi batean euskara ikastaroren batean matrikulaturik egon eta haren matrikula ordaindua dutenei bideraturiko laguntzak dira, eta Baztanen, guttienez urtebetez erroldaturik dauden 16 urtetik goitiko pertsonek jaso ahal izanen dituzte. Matrikula gastuetarako laguntza ematea da helburua.

Laguntzak jaso ahal izateko %80ko asistentzia bermatu beharko da. Dirulaguntza hauek banatzeko Udalak 8.000 euroko aurrekontua erabiliko du. Urtean 5.000 euro baino guttiagoko diru-sarrerak dituztenei matrikularen %100a ordainduko zaie, beti ere 420 euroko muga gainditu gabe. Gainontzekoen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun