Etxeko uren kalitatea aztertzera datozen ustezko komertzialez ohartarazi du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 29a, 14:24
Etxeko uren kalitatea aztertzea aitzaki kontratuak eskaintzen ari dira Baztango zenbait herritan.

Lan horietaz udal langileak arduratzen direla eta kontraturik ez sinatzeko eskatu du Balleko Etxeak

Baztango Udalak jakin ahal izan duenez azkeneko egunetan Gartzain, Berroeta eta Almandozen edateko uren kalitatea aztertzea eskainiz komertzial-modukoak ibili dira edo ibiltzen ari dira. Bisitaldi horietan kalitatea aztertzeko kontratuak sinatzeko eskaintzen dute. Baztango Udalak jakinarazi nahi du edateko uraren kalitateaz udaleko langileak arduratzen ari direla, toki bakoitzeko ur-biltegiaren gaineko kontrol eta tratamendu-lanak eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun