Uda honetan ere, Baztango herriak margolan eta eskultura erakustokiak izaten ari dira, Artearen Ibilbidea programaren baitan. Uztailean zehar Elizondoko Arizkunenean izan den Iciar Muñozen erakusketaren lekukoa hartuz, Beintza-Labaienen bizi den Lesagibel eskultorearen N-estetika 4 izeneko erakusketa ikusgai izanen di uztailaren 31tik abuztuaren 30a arte. Arizkunenea Kultur Etxeko ateak egunero irekiko dituzte, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Iciar Muñozen erakusketa bisitatzeko hondarreko eguna izanen da gaurkoa Arizkunenean. José Luis Alzugaray margolariak pintura erakusketa egiten ari da Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 3.ean, uztailaren 15etik urrira bitarte, astegunetan 18:30etik 20:30era eta asteburuetan 12:00etatik 13:30era eta 18:30etik 20:30era. Xabier Soubelet artistak bere margolanak Arizkungo Sasternean ikusgau ditu uztailaren 16tik irailaren 5era, ortzegunetik igandera 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Horretaz gain, Santxotena parke-museoa zabalik dago eta bertan ikus daiteke Teresa Lafraguaren pintura erakusketa ere.