Arizkunek urte bukaerarako NA-2601 errepiderako irteera zuzena izanen du

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 24a, 16:00
Arizkunen lanak eginen dituzten bidea bisitatu dute gaur Nafarroako Gobernuko eta Baztango udaleko ordezkariek.

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak 44.000 euro bideratuko ditu herriko erdiguneko trafikoa gutxituko duen bide berria eraikitzeko

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hitzarmena sinatuko du Baztango Udalarekin Arizkungo herritarrak NA-2601 errepidera zuzenean ateratzeko bidea eraikitzeko. Exekutiboak 44.000 euro bideratuko ditu obra finantzatzeko; lanak urte akabailarako akituko dituzte.


Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako kontseilaria era Jesús María Rodríguez, Toki Administrazio eta Despopulazioaren zuzendari nagusia izan dira ingurua bisitatzen ortzirale goizean, Arizkunen eginen den inbertsioaz aritzeko. Joseba Otondo, Baztango alkatea eta bertze zenbait udal ordezkari eta lanak eginen dituen Mariezkurrena eraikuntza enpresako ordezkariak ere bertan izan dira.

Pertalatx eta Erratzu lotzen dituen bidea NA-2601 errepidearekin lotzen duen bidea zolaberrituko dute ormigoiarekin eta gisa honetara, Arizkungo herrigunetik igaro beharrik gabe izanen da NA-2601 errepidera joateko bide egokiago bat. Gaur egun, egora kaxkarrean baitago errepoide hori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun