Maria Eugenia Mayorak irabazi du Baztango Bertan elkartearen ideia lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2020ko uztailaren 22a

Maria Eugenia Mayorak Bertan elkarteko Mikel Sobrinoren eskutik jaso du 200 euroko erosketa-bonoa.

200 euroko erosketa-bonua lortu du saritzat

Maria Eugenia Mayorak irabazi du Bertan, Baztango Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu elkarteak antolatutako lehenbiziko ideia lehiaketa. Elkartea hobetzen laguntzeko aurkeztutako ideien artean Mayorarena aukeratu dute, egindako ekarpena zabala, anitza eta egingarria delako. Argazkian, saria, 200 euroko erosketa-bonua hartzen ageri da Mayora, Bertan elkarteko Mikel Sobrinoren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun