Zigako bestetan balkoiak ator eta zapiekin apaintzeko deia egin dute

Arantxa Gamio 2020ko uzt. 21a, 16:30

Uda sasoia bestaz bestako plan, lan eta pentsamenduetan ibiltzeko garaia izaten da: sanferminak, Baztandarren Biltzarra, herrietako bestak...

Aurten, guztiak bihotz eta oroimenean bizitzen ari gara, keinu ttikiak eginez. Argazkietan ikusten den bezala, Baztandarren Biltzarraren harira, Zigan balkoiak apaindu zituzten.

Joan den asteburuan egin bezala, sarri ospatzekoak zituzten herriko bestetan ere urtero beztitzen dituzten blusak ateratzeko deia egin dute: «balkoiak ator eta zapiekin dotore-dotore apaintzera animatu nahi ditugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun