'Lucky Bamboo, territorio depende' tailerra eta kontaketa ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 21a, 18:00
Izaskun Mujika kontalariak gidatuko du saioa.

Bortz eta bederatzi urte bitartekoendako 'Lucky Bamboo, territorio depende' tailerra eta kontaketa izanen da Elizondon heldu den ortzegunean, uztailaren 23an.

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Liburutegi Publikoak antolatutako ekitaldia 11:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izanen du. Edukiera mugatua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun