Ordezkapen baterako eta lan-poltsa osatzeko gizarte hezitzailea kontratatu nahi du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 21a, 19:00

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskaerak abuztuaren 7rako bidali beharko dituzte Baztango Udalaren bulegoetara. Hauta-probak abuztuan eginen dituzte.

Deialdian parte hartu ahal izateko, gizarte hezitzaile gradua edo baliokidea izatea eskatu du Baztango Udalak, baita gidatzeko baimena eta kotxe izatea ere eta euskalduna izatea, C1 edo baliokidea duena. Titulurik ez dutenek idatzizko eta ahozko probak egin beharko dituzte. Euskara proba abuztuaren 19an izanen da udaletxean, 09:30ean.

Eskaerak, aipatu bezala, abuztuaren  7rako bidali beharko dira. Egun horretan, 14:00 baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udalaren bulegoetan, aitzinetik hitzordua eskatuta. Eskaera orria eta baldintza plegua interesdunen esku egonen da Baztango Udalaren web orrialdean. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 948 58 00 06 edo 689 03 50 78 telefonoetara edo idatzi gizartezerbitzua@baztan.eus helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun