I. Binakako Euskal Pentatloian uztailaren 31n jokatuko dute Tolosan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 30a, 14:00

Xabi Urrutia arraioztarra izanen da eskualdeko kirolari bakarra ortziralean 11:00etan zezen plazan

Harriarekin, giza-proban, aizkoran, txingekin eta lasterka binakako euskal pentatloia jokatuko da uztailaren 31n Tolosan. Sei bikotek parte hartuko dute eta tartean izanen da Xabi Urrutia arraioztarra, Julen Kañamaresekin bikotea osatuz.

100 kiloko harri borobilari 40 jasoaldi eman beharko dizkiote; giza-proban lau plaza egin beharko dituzte, aizkoran lau kanaerdiko moztu beharko dituzte,  eta txingekin zortzi plaza eta lasterka lau kilometro egin beharko dituzte.

Sei bikotek parte hartuko dute: Xabi Urrutia eta Julen Kañamares, Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, Luis Txapartegi eta Joseba Otaegi, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Izeta VI.a, Xabier Zaldua eta Jon Gisasola Zelai V.a, Ousmane Drame eta Beñat Amade.

Proba uztailaren 31n, ortziralea, jokatuko dute Tolosako zezen plazan, 11:00etan hasita. Ikusle gisa parte hartzeko maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun