138 neska-mutikok parte hartu dute Arizkunen egin den mendi bizikleta proban

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 20a, 14:00

Baztandarra Txirrindularitza Elkarteak eta Arizkun herriak elkarlanean antolatuta, BTT proba egin zuten atzo Arizkunen barna. Covid-19a tarteko, Nafarroako Federazioak  zehaztutako segurtasun neurriak hartuta egin zuten, bortz kategoriatan banatuta.

Nafarroako Kirol Jolasen barne, promesa, hasiberri, alebin, infantil eta kadeteen mailan parte hartu zuten gaztetxoek.

  • Promesen mailan, 6 eta 7 urteko 30 neska-mutikok parte hartu zuten eta beraien kasuan proba ez zen puntuagarria izan. 1,13 kilometroko ibilbideari lau itzuli eman behar izan zizkioten.
  • Hasiberrien kategorian, 28 lagunek parte hartu zuten eta 1,57 kilometroko ibilbideari hiru itzuli eman behar izan zizkioten. Mutiletan bizkorrenak Izan Ariz, Xabier Lopez eta Ander Apeztegia izan ziren eta nesketan, Ainhoa Lara, Iratxe Ibañez eta Elena Ezkerro.
  • Alebinek 2,54 kilometroko ibilbideari hiru itzuli eman behar izan zizkioten eta 18 neska-mutikok parte hartu zuten. Nesketan Sofia Azanza, Lucia Azanza eta Amalur Etxeberria helmugaratu ziren lehenbiziko eta mutiletan Erik Laiglesia, Joritz Barberena eta Julen Valer.
  • Infantiletan, berriz, 24 neska-mutiko atera ziren eta 3,5 kilometroko ibilbideari hiru itzuli eman behar izan zizkioten. Mutiletan Pablo Tarazona, Iker Villar eta Itzarga Martinena izan ziren sailkapenean lehenbiziko hiru postuetan eta nesketan Nora Gonzalez, Sofia Losarcos eta Marina Gonzalez.
  • Kadeteetan izan zen parte-partzerik handiena. Guztira 38 lagun atera ziren eta kasu honetan, bai mutilen baita nesken kategorian ere trofeoak banatu zizkieten lehenbiziko helmugaratu zirenei. Nesketan Nahia Arregik jaso zuen saria eta bere gibeletik Nahia Arano eta Lidia Taras sailkatu ziren. Mutiletan Elisandre Urzerentzat izan zen saria eta Ander Biurrarena eta Gabriel Etxeberri sailkatu ziren bere gibeletik. Kadeteek bortz kilometroko ibilbideari hiru itzuli egin zizkioten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun