Baztandarren Biltzarrak aitzineko urteetan utzitako irudiak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 19a, 09:00

Goizean goiz jeiki, jantzi zaharrak paratu, gosaldu eta egunaz gozatu. Horixe izanen litzateke baztandarren gaurko plana zuzen bidean. Egoerak, ordea, ez du hitzordu handiaz gozatzeko tarterik utzi. Leiho eta balkoietan zapiak zintzilik, oroitu dute aurten Baztandarren Biltzarra. Irudiei hautsa kentzeko eta irudimena astintzeko eguna izanen da aurtengoa. Hurrengo urterako ideiak biltzeko ez da aukera txarra. Argazkiak: valledebaztan.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun