Baztan-Bidasoko artisauen azoka igandean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 15a, 10:00
Bertaratzen direnek 10:00etatik 13:00etara euren lanak ikusi eta erosteko aukera izanen dute.

Baztan-Bidasoko artisauek osatzen duten Argitsu elkartea martxan da berriz ere. Artisauek euren lanak plazaratuko dituzte ondoko egunetan. Heldu den igandean, uztailaren 19an, Erratzun dute hitzordua; hurrengo larunbatean, hilaren 25ean, berriz, Bertizen bilduko dira. 10:00etatik 14:00etara mimoz egindako produktuak ikusi eta erosteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun