Artearen Ibilbidearen bigarren olatua aste honetan ailegatuko da Baztanera

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 14a, 18:00
Santxotena Museoak asteazkenean irekiko ditu ateak.

Santxotena Parke Museoa irekiko dute Baztanen eta margo-erakusketak jarriko dituzte Jose Luis Alzugaray, Xabier Soubelet eta Teresa Lafragua artistek

Uda honetan ere, Baztango herriak margolan eta eskultura erakustokiak izanen dira, Artearen Ibilbidea programaren baitan. Uztailaren 3tik 28ra ikusgai dago Arizkunenean Maria Iciar Muñozen margo erakusketa. Aste honetan, Jose Luis Alzugaray eta Xabier Soubeleten lanak ikusgai jarriko dituzte Elizondon eta Arizkunen eta Bozateko Santxotena Parke Museoa ere irekiko dute, Teresa Lafraguarem 17. Urteurreneko atzera begirako pintura erakusketarekin.

José Luis Alzugaray margolariak pintura erakusketa eginen du Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 3.ean, uztailaren 15etik urrira bitarte, astegunetan 18:30etik 20:30era eta asteburuetan 12:00etatik 13:30era eta 18:30etik 20:30era.

Xabier Soubelet artistak bere margolanak Arizkungo Sasternean erakutsiko ditu uztailaren 16tik irailaren 5era, ortzegunetik igandera 121:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Bozateko Santxotena Parke Museoa uztailaren 15etik abuztuaren 31ra irekiko dute, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era eta igandetan goizez bakarrik, 11:00etatik 14:00etara. Teresa Lafraguaren 17. Urteurreneko atzera begirako pintura erakusketa ere bertan ikusgai izanen da uztailaren 15etik abuztuaren 30era ordutegi berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun