Ane Dendarieta

«Etxean igerilekua paratu duten gurasoei kasu emateko erran nahiko nieke»

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 8a, 10:00
Ane Dendarietak 12 bat urte daramatza sorosle lanetan.

Ane DENDARIETA BARDOT Elizondoko Giltxaurdi igerilekuetako soroslea.

Dozena bat urte daramatza sorosle lanetan Ane Dendarietak (Elizondo, 1986). «Gustuko» du lana, «haur eta gazteez inguratuta» dagoelako. «Gogotsu» hasi du udako denboraldia, «irailaren 15era arte» luzatuko dena: «azken hilabeteetan prestakuntza lanetan ibili gara, irekitzeko baimena ematean Giltxaurdi prest izateko». 

Edukiera %50era murriztuta hasi dute denboraldia eta erabiltzaileek «gimnasiora edo igeri egitera etortzeko erreserba egin beharko dute». Bainuak hartzeko aitzinetik deitu beharrik ez dute izanen «baina gehienez 15 minutukoak izanen dira. Erabiltzaileak nahi adina alditan sartu ahal izanen dira».

Nafarroako Gobernuak emandako jarraibideak bermatzeko, belardian «partzelak eta bakoitzean sar daitekeen jende kopurua zehaztu, higiene guneak gehitu, distantziak mantendu, garbiketa eta desinfekzioa areagotu...» dituzte, «instalazioa leku segurua izan dadin».

Hasierako egunetan «jende aunitzik izan ez» duten arren, «poliki-poliki animatuko direla» espero du Dendarietak: «egoera tristea da guretako eta betiko bezero eta haurren falta dut». Hortaz, igerilekura animatu ditu: «denok gure aldetik jarriz, uda goxoa pasa dezakegu elkarrekin». 

Eta etxean gelditzea erabakitzen duten gurasoei tentuz ibiltzeko deia egin die: «ur guti aski da haur bat itotzeko, ez fidatu, kasu ematea eta begirale lana egitea tokatzen zaizue». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun