Ekaina akabera mugitua izan dute Berroetan. Lehenik eta behin, San Joan bezperan, suak piztu eta ohitura zaharra mantenduz, saltoka ibili ziren herriko plazan. Ondotik, urtero bezala baina oraingoan segurtasun neurriak betez, su bat piztuta utzi eta ogitartekoak jateko aukera izan zen bertaratutakoek.
Ekitaldiekin segitzeko, ortziralean, Baztandarren Biltzarrak aurtengo bestaren hutsuneari keinu ttiki bat eginez antolatutako proiektu baterako, herritar andana elkartu zen plazan. Kanpotik grabatzera etorri ziren eta herritarrek txintxo bete zuten errandakoa.
Asteburua borobiltzeko, apostu polita antolatu zuten herriko gazteek larunbatean. Lau bikote aritu ziren lehian; lasterka eta bizikletan. Kirolari guztiek lan bikaina egin zuten eta azkenean Unai Iantzi eta Xuban Lakosta izan ziren irabazleak. Herrian, mugimendu polita sortu zen apustuaren aitzakian.
Ekitaldiekin akitzeko, asteartean, ekainaren 30, kontzertu paregabea izan zen herriko eliza kanpoaldean. Kontzertua, aspaldi herri bizi diren punta puntako bi musikarik (Liesbeth Baelus (bibolina) eta Yorrick Troman (bibolina)) eta beraien zenbait lagunek (Yann Dubost (kontrabaxua), Daniel Troman (akordeoia), Amaia Cordoba (pianoa) eta Ion Irazoki (txistua)) eskaini zuten. Herritar ugari elkartu ziren artista hauen lanaz gozatzeko eta ikuskizuna iragarria izan zen. Horrelako artistak herrian izatea zorte iragarria da eta mila esker hemendik erakutsitako borondateagatik.