Iñaki Atxa elizondoarrak sari bat jaso du berriki, Frantziar estatuan, Prenons la pause izeneko elkarteak antolatutako lehiaketan. 17 herrialdetako 438 argazkilarik parte hartu dute, denera 3.092 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara. Atxak ateratako arrano beltz baten argazkia mendiko animaliak atalean hautatu dute, eta erakusketa ibiltari batean erakutsiko dute, frantziar estatu osoan barrena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.