Realaren futbol talde nagusiarekin debuta egin du Jon Pacheco elizondoarrak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 30a, 10:00
Jon Pacheco elizondoarrak Getaferen kontrako partidan debuta egin du Errealaren talde nagusiarekin. Argazkia: www.realsociedad.eus

Jon Pacheco Dozagarat elizondoarrak debuta egin zuen atzo Espainiako futbol ligan Donostiako Realaren talde nagusiarekin. Donostiarrek 2-1 galdu zuten Getaferen kontra, baina 19 urte bertzerik ez dituen Pachecok (Elizondo, 2001) hasieratik jokatu zuen. 2013an ailegatu zen Pacheco Realara Baztandik, infantil txiki kategorian jokatzera eta orain, talde nagusian egin du debuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun