Zauritu bat Amaiur parean gertatu den istripuan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 29a, 18:10

Duela minutu gutxi batzuk eman dute ezbeharraren berri sare sozialetan Nafarroako Suhiltzaileek. N-121-B errepideko 60. kilometroan, Amaiur parean, auto batek istripua izan du. Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak, foruzaingoa eta Elizondoko medikua eta erizaina bertaratu dira istripua gertatu den tokira. Gidaria autotik atera eta Nafarroako Ospitalera eraman dute zauri arinekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun