Pertsona bat zauritu da Otsondo aldean izandako istripuan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 29a, 09:56

Gaur 07:40 aldera gertatu da ezbeharra, N-121-B errepidean, Amaiur eta Urdazubi lotzen dituen Otsondo mendatean. Ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da eta barrenean zihoan 43 urteko Iruñeko emakumezkoa zaurituta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.

Suhiltzaileek eta Elizondoko Foruzaingoa joan dira istripua izan den tokira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun