Txirrindulari bat helikopteroan erreskatatu dute Legaten istripua izan ondotik

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 28a, 14:01

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, atzo Legateko gainean, Lekaroztik hurbil, istripua izan ondotik txirrindulari bat helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Ospitalera. Erreskate operatiboan Oronozko suhiltzaileak, erreskate teknikoko taldea eta talde medikoa duten bi helikoptero eta Foruzaingoko kideak mobilizatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun