Elizondo Lanbide Eskolako Perrope SL enpresa simulatuak 600 euro eman dizkio ADANOri

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 26a, 20:00

Elizondo Lanbide Eskolako Oinarrizko Lanbide Hezkiketako bigarren mailako ikasleek, proiektu solidarioen metodologia aintzat hartuta, Perrope SL enpresa simulatua sortu zuten 2019-2020 ikasturte hasieran. Izan dituen irabaziak, 600 euro, Nafarroan minbizia duten haurrak eta haien senideak biltzen dituen ADANO elkarteari eman dizkio.

Perrope SL enpresa simulatua 2019-2020 hasieran sortu zen, eta bere aktibitatea aroztegi metalikoa da. Adibide moduan hurrengo lanak zerrenda ditzazkegu:

  • Aritzakungo udal zubiaren baranda eraiki.
  • Francisco Joaquin Iriarte zaharretxeko bizilagunentzat oroigarriak egin.
  • Tasubinsarekin elkarlanean udaleko zaborra ontziendako euskarriak egin.
  • Zonaldeko nekazariekin elkarlanean zenbait etsitura eta ateka egin.

Ikasleak eta irakasleak proiektuan egindako esforzuari esker, Perrope SL enpresa simulatuak 600 euro inguruko irabaziak izan ditu, eta partaideen artean egoki iruditu zzaie ADANO elkarteari oparitzea, Nafarroan minbizia duten haurrei laguntzen dien elkarteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun