Agroekologiaren Aldeko Hirien Sareak urtero egiten duen topaketa Valladoliden urriaren 1, 2 eta 3an eginen duela iragarri du. “Arrisku Globalen aitzinean Tokiko Elikadura sistemak” izanen da aurtengoaren izenburua. Esperientziak elkar trukatzeko beharrezko bilgunea izanen da, bereziki, osasun krisi aldi honetan nabarmendu denez, elikadura onak osasun prebentziorako estrategia gisa duen garrantziarengatik eta dakarren eredu ekonomikoarengatik. Horiek denak lehentasunez kontuan hartzeko gaietan bihurtu dira. Topaketan Sarea osatzen duten udaletako ordezkariek parte hartuko dute, Baztan horien artean. Baita ere Trantsizio ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministeritzakoek eta Europako Batzordeko Osasun eta Elikadura Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusikoek.
Sarea hogei udal inguruk eta Erakunde Sozialen Kontseiluak osatzen dute eta bere helburua da bultzatzea nekazaritza ekoizpen iraunkorrak, familiako nekazaritza, ekologikoa, elikagaien elaborazio artesaua, eta abeltzaintza iraunkorra. Hori guztia funtsezkoa da osasungarria, prezioz eskuragarria eta ingurumena zainduko duen elikadura izateko.