Sasiak mozteko makina berria erosi du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 25a, 13:00
Baztango udalak sasia mozteko erosi duen makina berria.

Gaur abiatu dira mozketa lanak Aritzakunen eta sei hilabetez jendea bizi den baserrietarako bide guztiak eginen dituzte

Baserrietarat doazen bideak garbitu ahal izateko Baztango Udalak traktorean paratzen den sasiak mozteko beso berria erosi du. Tresnak 25.400 euroko kostua izan du, BEZ kanpo eta prozedura irekian egindako lizitazioan Sansiñenak egindako eskaintza izan da aurkeztutakoen artean hoberena.

Koronabirusa dela eta sasiak mozteko makinaren eta langilearen kontratazioak gibeleratu badira ere, gaurtik zerbitzua abian da. Aurten mozketa lanak Aritzakundik hasi dira, ondotik Amaiurrerat joanen da eta, horrela, ondoko sei hilabeteetan Baztango herri guztiak ibili artio. Bideetako sasiak mozteko zerbitzua jendea bizi den baserrietarako bakarrik izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun