Ekainaren 23an, astearte ilunabarreko 20:00etan laupabortz su piztu, eta bildutako material guztia erre artio hortxe aritu ziren haur, gazte eta heldu harat-honat saltoka. Ondotik xingarra eta txistorra jateko aukera izan zuten.
Anizen urtero bezala ospatu zuten udako solstizioa, suaren inguruan saltoka eta mahai-inguruan jan-edanean. Haurrak etxez etxe ibili ziren San Joan bezperan, suak egiteko beharrezkoa zutena biltzen eta, etxez etxe bildutakoaz gain, joan den irailean egun honetarako espreski egin zuten iratze meta erabili zuten.
Ekainaren 23an, astearte ilunabarreko 20:00etan laupabortz su piztu, eta bildutako material guztia erre artio hortxe aritu ziren haur, gazte eta heldu harat-honat saltoka. Ondotik xingarra eta txistorra jateko aukera izan zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.