Izterpeko matxinaDa abiatu da Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 25a, 08:00
Eguraldi beroa lagun, bidez bide ibili ziren txirrindulariak asteazkenean Baztanen.

Bizikletaren erabileraren alde, Izterpeko matxinaDa martxa abiatu zuten ekainaren 24an Baztanen. Eguneroko bizitzan harat honat mugitzeko bizikleta goraipatzeko ekimenean txirrindulari tropel kozkorra bildu zen.  Elizondoko eta Elbeteko karriketan ibili ziren 19:30ean abiatu zen ekimenean. Lehendabiziko hitzordu honetarako soinu-orgattoa prestatu zuten, bizikleta bati lotua eta, horrela, musikaz lagundurik  giro ezin hobean ibili ahal izan ziren. 

 

Klima larrialdi egoeran eta geroa inoiz baino gehiago kinkan dagoen honetan bizikleta eraldaketarako tresna eta jarrera bezala aldarrikatu nahi izan zuten, lurreko tenperaturaren igatea gelditzeko deus egiten ez bada gureak eginen duela ohartaraziz.

Hemendik aitzinerat hilabetean behin hitzordua eginen dute, hirugarren asteko ortziralean. Lehendabiziko hitzordua Elizondo-Elbete inguruan egin bada ere, ondokoetan bertze herrietarat hedatu nahiko lukete.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun