‘Oinarrizko industria langilea’ ikastaroa eskainiko dute Elizondoko Lanbide Eskolan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 24a, 20:00

Elizondoko Lanbide Eskolan eskainiko dute ikastaroa.

Doneztebeko Enplegu Bulegoan eman behar da izena eta langabetek dute lehentasuna

Elizondoko Lanbide Eskolan Oinarrizko industria langilea ikastaroa emanen dute. 286 orduko irraupena izanen duen ikastaro erdi-presentziala izanen da, eta langabetuek izanen dute parte hartzeko lehentasuna.

Gehienez 15 ikasle onartuko dira eta kopurua betetzerakoan hasiko da ikastaroa, seguru aski ekainaren 29an.

Sarbidea izateko ez da aparteko baldintzarik eskatzen eta alorretako zazpi moduluk osatzen dute ikastaroa: kalibrazioa; metrologia eta prozesu industrialetan erabilitako tresneria; mekanika eta galdaragintzako planoen interpretazioa; soldadura; mekanizazioa makina erremintekin; makina eta erreminten arriskuen prebentzioa; jasomakinako eskorgaren erabilera segurua; eta garabi-zubi lanak. Doneztebeko Enplegu Zerbitzuan eman behar da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun